ZER DA MINBIZIA?
Osasunari buruz hitzegiten dugunean, edo hobeto esanda, gaixotasun bati buruz, beharbada erabiltzen ditugun hitzetatik gehien ikaratzen duenetako bat da.
Gorputzean normala ez den zelula bat kontrolik gabe hedatzen eta hazten denean, zelula horien ehunak eta organoak hondatzen dira. Horren ondorioz minbizia sortzen da. Honen izendapenean 100 gaixotasun baino gehiago biltzen dira. Minbizi bi mota daude. Alde batetik, genetikoak, honek ez du esan nahi belaunaldi guztietan transmititzen denik, baizik eta zeluletan gertatzen diren mutazioen ondorioz gertatzen dela. Baina, herentziaren bidez transmititzen diren minbiziak ere badaude; bestetik, kanpoko faktoreak eragindakoak (erradiazioak, elikadura, birusak…).
Tumorea sortzen eta hedatzen denean, kartzinogenesia deitzen zaio. Hori osatzeko beharrezkoa da zelulen metastasia, hots, zelula gaiztoak beste zelula, ehun edo organoak kutsatzea.
TRATAMENDUAK
Hainbat tratamendu mota daude gaixotasun honen kontra egiteko:
Kirurjia
Metodorik erabilgarriena da, tumore txikiekin eta leku jakin batean lokalizaturik daudenekin. Guztiz eraginkorra izateko, beharrezkoa da tumorearen inguruko ehun zati bat kentzea. Horrela, zelula kantzerijenak kanporatuak izan direla zihurtatzeko.
Radioterapia
Energia kantitate altuko partikulak erabiltzen dira, gorputz barnean sartzeko gai direlarik. Azeleratzaile lineala izeneko makina bat erabiliz partikulak horiek kutsatuta dagoen lekuraino mugitzen dira. Gorputzeko beste atal guztiak babestu egiten dira, erradiazioak ez jasarazteko. X izpien partikulen antzekoak dira, nahiz eta honetan, erabilitako kantitatea handiagoa izan. Tratamendu hau, kirurjiaren ordez erabili daiteke hainbat kasutan.
Tratamendu hau bakoitzaren anbulategian ematen zaie. Iraupena 20 minutukoa da, gutxi gora behera. Sesioa bukatzerakoan, gaixoak etxera joan daitezke inolako arazorik gabe.
Radioterapiaren helburua sendagai bat baino gehiago gorputzean barneratzea da. Kutsatutako zelulak desagerrarazteko funtzioarekin.
Tratamendu honek arazoak ere sor ditzake. Kutsatutako zelulak ez dira arraroak gorputzarentzat; beraz, radioterapia ez du zelula kantzerigenei soilik kalte egiten, osasuntsu daudenei ere bai.
Kimioterapia
Azkar erdibitzen diren zeluletan eragina egiten du. Gehienetan zelula kantzerijenak dira, nahiz eta beste zelula batzuk ere erdibitzeko prozesu azkarra izan.
Beste medikamentu batzuk erabilita zelula guztiei kalte egiten diete, baina kutsatutako zelulak ahulagoak direnez, horiek izango dira desagertuko diren lehenengoak. Horrek ez du esan nahi zelula osansuntsuak ez direnik kalteturik ateratzen. Gainera, muin osea kaltetu daiteke dosiak oso altuak direnean.
Azken urteetan, kimioterapia ezberdinen konbinazioa egiten hasi da. Guztien arteko eragina askoz eraginkorragoa da bakarra erabili ordez. Medikamentu bakoitza zelularen fase batean aritzen da.Tratamendu hau administratzeko hainbat modu daude:
Ahotik hartutako pilula baten bitartez.
Zainpeko suero txerto baten bitartez.
Muin oseako txerto baten bitartez.
Muin osearen transplantea
Muin oseak zenbait kalte jasan duenean erabiltzen da. Kimioterapia egin aurretik, burutu zitzakeen ariketak ezin dituenean aurrera eraman aplikatzen da.Gaixotasun hau kimioterapia dosi moderatu batekin desagertzen ez denean, radioterapia erabiltzen hasiko da. Tratamenduan zehar kimioterapiak eta radioterapiak gorputzeko zelula guztiei eragina egiten die. Horretaz aparte, muin osea hondatzen duenean, honen transplantea egingo da.
Transplante honetan zelula amak gorputzean administratzen dira. Zelula ama horiek odola sortzeaz arduratzen dira. Hauek, zuzenean, muin oseatik har daitezke edota inguruko odoletik.
Transplante alogenikoa
Mota honetan, emalea familiako kide bat edo odol oso berdintsua duen pertsona bat izaten da.
Transplante autologoa
Gaixoaren muin osean interbentzioa edukitzean datza. Gaixotasuna igorpen prozesuan jartzen da izoztu ahal izateko, eta horrela kimioterapia dosi altu bat jasan ondoren, muin osearen transplantea egingo da. Mota hori erabiltzekotan, adituak jakin badaki arriskua oso handia dela transplante alogenikoa egiteko, edo ez dagoela donante posiblerik. Kasu hauetan gaixoak bikirik ez badauka, donante baterakide bat lortzeko posibilitateak %35 baino txikiagoak dira.
Transplante autologoak alogenikoak baino arrisku txikiagoa dauka gaitzespenerako posibilitaterik ez dagoelako. Baina, berreritzeko posibilitateak handiagoak dira. Posiblea da gaixoaren muin osea bera ateratzerakoan, zenbait zelula kantzerigenak gorputz barruan geratzea eta beranduago minbizia berriro agertzea.Interbentzioa egin ondoren, muina 3 edo 4 aste behar ditu berreraikitzeko. Denbora horretan gaixoak ez ditu odol zelula nahikorik eta orduan hemorragiak oso erraz ager daitezke. Horregatik, epe horretan hospitalean egon behar da, odol transfusioak eta antibiotikoak hartzen granulozitoen hazkundea eragiteko.
